XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Tontoak garela usteko duk!

- Hi eta hire kardantxiloa!

- Tiro bat eman izan bagenio behar zen garaian, ez gintuzkek hemen orain egongo.

Imanolek orduan ulertu zuen berak etsaiei emandako txoria izan zuela zelatari.

Burua nekatzen hasi zen.

Litekeena, txoria kantatzen hastea.

Ez, gauza ziurra zen hori.

Argi-izpia txabolan sartu orduko hura txio-txioka hasiko zen.

Litekeena, zen lubakietako mutilek orduan jakitea soldadu etsaiak zeudela basoan.

Ez, gauza ziurra zen hori.

Bidean utzitako oinatzei segituz iritsiko ziren gordelekura.

Lehenago ere utziak zituzten arrastoak, baina ez zuten gordelekurik aurkitu.

Litekeena, zantzuak inoiz baino arreta handiagoz miatzea.

Ez, gauza ziurra zen hori.

Etsaiak inguruan zeudela jakinik, xehe-xehe ikertuko zituzten basoko bide eta zoko guztiak.

Imanol lur jota geratu zen.

Zinez eta minez esan zien lagunei ez zela bere errua, ez zuela inor salatu nahi izan.

Baina ez zioten sinestu.

Traidorea zela leporatu zioten eta orduan Imanolek, herio suhar, laurei eraso zien, eta haiek maila-mailatuta utzi zuten, eman zizkioten ostikada eta ukabilkadez.

Zorionen irudia etorri zitzaion burura eta zin egin zuen hura aurkitu eta bere herriko basora alde egingo zutela biek.

Baina nola irten ziegatik?

Nola irten etsaien lurraldetik?

Nola...?

Lo geratu zen.

Hain zegoen abail-abail eginda!